XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MaiatzaMaiatzako hilabetea joan zaiku bere kukuaren kantarekin.
Maiatzak ere badauzka kanta bat baño gehiago eta aipagarriak ere bat baño gehiago:
Maiatzako hilabete honek denetaik izan du, eurie auserki eta ortako dine eguraldi onak ere.
Bestak ere bai, Irurita, Berroeta, Iruriten Salbatore eta Berroetan Pentekoste, bi herri hoietan besta aipagarriak izan dira: Pilota partidak
Maiatzaren lehenean izan ginuen
Besta hontan parte hartu zuten baztandar guziek eta bai kanpotik etorri ziren guziek ere.
Ikuskizun ederrak ere izan ginuen eta jende aunitz bildu zen.
Goizean dantzarik eta antzerkilariak karrieketan barna, Herri Aroko antzerkia erakutsi zutela.
Eguerdi aldean ere bertze josteta bat ere egin zuten zaldizko josteta bat
Gero bazen
Atsaldean ikuskizun ederra erreboteko plazan, dantzari-taldeak aritu ziren eta mota guzietako euskal-dantzak erakutsi zituzten eta denak gustagarriak.
Kantariak eta bertsolariak ere baziren eta arras ongi, denak loriaturik besta eder hortaz.
Errekiste haundia ukan zuen jaialdi honek.
Plaza bete betea eta denak kontent.
Maiatzako ondar egun hauek aski ederrak izan ditugu eta nekazariek ere ari izanak dira egin ahal guzian beren lanetan.
Maiatza joan zaiku eta ez dugu utziko aipatu gabe kanta baten asmenta: